Ortodontzia
Zer da eta zertarako balio du ortodontziak?
Gure ortodontzistak, aurretiazko azterketa baten bidez, paziente bakoitzaren hortz-, hezur- eta jarrera-posizioa balioesten du.
Ortodontzia tratamenduak
Hortz-malposizioa ez dugu arazo estetiko gisa soilik ikusi behar, beste molestia batzuk ere eragin baititzake gorputzaren gainerakoan, hala nola murtxikatzeko muskuluetako tentsioa, ATM sindromea eta lepoko, sorbaldako eta bizkarreko minak, besteak beste. Beste espezialista batzuekin kolaboratzen dugu: logopedia, osteopatak, otorrinoak, optometristak, podologia,…
Hainbat tratamendu-aukera ditugu:
- Ortodontzia interzeptiboa (aparatu erauzgarriak, funtzionalak, etab.)
- Ortodontzia finkoa (bracket autoligagarriak)
- Ortodontzia ikusezina. Ortodontzia ikusezina da hezurren eta hortzen posizioa zuzentzea, begien aurrean hauteman ezin diren gailuen bidez.